XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gertaera ta jazopen oneik adierazo ondoren, len aitatu dodan Sal Terrae'k auxe diño: Edozein errik bere izkuntza galdu ezkero, bere sineste ta oiturak be errez aldatu ta galtzen ditu; izkuntzari sendoroago eutsi ta bere asabakandiko sineste ta ekanduai be luzaroago eutsiten dautse; baña ori egia ba-da; edozein errik bere izkuntzari sendoroago eutsi ta asabakandiko siñeskintza ta oiturai be zallago, gogorrago, Iuzaroago eutsiten ba-dautse, Euskalerrian euskereari eutsitea, gure erri onek asabakandik daukazan siñeste ta ekandu onai eutsitea dala autorrtu bearr dogu: euskerearen alde lan egitea, gure siñeskintza ta oitura garbien alde lan egitea dala bere senean dagoan gizonek ezin ukatu daike.

Euskerea zeatz, osoro galdu daben errietara begiratu ezkero, galtze au siñeste ta ekanduentzat kaltegarri izan dala berez gauza argia da-ta, iñok esan bearrik ez daukazue; toki orreitan ekanduak be asko aldatu dirala; euskereak dirauan alderdian baño latz, garratz, mergatz eta biurriagoak dirala ta griña dongeak indarr geyago daukela geure begiz dakusgu.

Au egi garbia dan arren, gure arrteko batzuk ez dakuse edo beintzat, ez dabe autorrtu nai; baña begietan lausoa daukagulako-edo, guk ez dakusgun ori, gure sinestearen arerioak argiro dakuse.

Jaunak esan eban eta egia da: Felii hujus saeculi prudentiores filiis lucis in generatione sua sunt Luc XVI, mundu zaleak euren asmo, garatz eta arazoetan argiaren (ebangelioaren) semeak baño zoli, zampucirc;rr eta bizkorragoak izaten dira.

Euren asmo dongeetan gu baño zoli ta bizkorragoak diran munduzale ta siñestearen etsai oneik, bat kendu barik, euskerearen arerioak izaten dira ta al daben guztian, euskereari euren gorrotoa erakutsita gudu gogorra egiten dautse.

Arako Combes, kristiñau izenaren arerio zital eta amurratuak 1903 garren urtean, Franzia`ko agintzari zala, Euskalerriko eleizetan itzaldiak euskeraz egitea debekau, eragotzi ta galerazo egin eban eta ori zala-ta, bere lagun eta aiskideak, oro gure siñestearen etsayak, txalo andiak jo eutsoezan.

Onelakoak gure siñesteari iguin eta gorroto bixia dautse ta siñeste oni gorroto dautsoelako, euskerea be il, kendu, bein-da-betiko eortzi ta lurrpean sarrtu nai dabe.